Gaixotasun mentala duten pertsonak lan merkatuan sartzeko ari gara lanean, orientazio eta aholkularitza ekintzen bitartez. Pertsona horien enplegugarritasuna hobetzea bilatzen dugu, enplegua bilatzeko, lortzeko eta enplegu horri eusteko beharrezkoak diren informazioa, prestakuntza, trebeziak eta gaitasunak eskaintzen ditugu.


Prestakuntza jarduerak

Gaitasunak indartzea

Gaixotasunaren ondorioz kaltetuta geratu diren eta enplegugarritasunerako aldagai eraginkor eta mugatzaile gisa identifikatuta dauden gaitasunak hobetzeko.

Ezagutzak indartzea

Prestakuntza arautuan sartzeko, interesgarriak diren tituluak edota enplegua lortzea erraztuko duten trebatze teknikoa eta beharrezko tresnak eskuratzeko.

Lanean hasi aurreko prestakuntza

Lanbidek homologatutako ikastaroen eta enplegua lortzeko eta enpleguari eusteko aukera emango duten estrategiak eta tresnak eskuratzeko ibilbide profesionalen bitartez.

Orientaziorako eta enplegua bilatzeko eta enpleguari eusteko jarduerak

Gaixotasun mentala duten pertsonen enplegugarritasuna eta enpleguari eustea lortzeko helburuz, Eragintza Fundazioak lan orientazio zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu horrek laguntza hauek eskaintzen ditu:

Lanaren bilaketa aktiboa: erabiltzaileak enplegua lortzeko prestatzea.

Enplegua bilatzeko tekniketan eta estrategietan orientatzea, prestatzea eta trebatzea.

Enpresa prospekzioa: lan merkatuaren azterketa egitea eta enpleguaren bilaketa eskarira egokitzea.

Enpresekin harremanak izatea, pertsona bakoitzaren gaitasunetara egokitzen diren lanpostuak bilatzeko.

Pertsona lanpostuan sartzea eta lanari eustea, jarraipen egituratuen eta gizarte eta lan alorretako funtzionamendu ebaluazioen bitartez.

Lan poltsa eratzea.