Gure historia, 1991n sortu ginenetik, enplegua lortu nahi duten eta gaixotasun mentala duten Bizkaiko pertsonei lotuta egon da.

Eragintza Fundazioak lana aurkitzen lagundu die gaixotasun mentala duten pertsonei, haien ezaugarrietara eta beharretara egokitutako laguntzetan eta baliabideetan aitzindaria izan delako: prestakuntza eta lan orientazio programak, zentro okupazionalak eta enplegurako zentro bereziak.

Gure esperientziak, gaixotasun mentala duten pertsonak ohiko lan merkatuan integratzearen aldeko apustuarekin jarraitzera eramaten gaitu, pertsona horiek enpoderatuz, enpresa munduarekin elkarlanean arituz eta gizarte eta lan alorretako estigmak apurtuz.