LAN ORIENTAZIOA

Gaixotasun mentala duten pertsonen enplegugarritasuna eta enpleguari eustea lortzeko helburuz, Eragintza Fundazioak lan orientazio zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu hau, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbituaren zentro laguntzaile gisa eskaintzen dugu. Horregaitik, zerbitua Lanbide eta Europako Gizarte Funtsak kofinantziatuta dago. Zerbitzu honek laguntza hauek eskaintzen ditu:

Banakako, zein talde ekintzen bitartez enplegua bilatzeko tekniketan eta estrategietan orientatzea, prestatzea eta trebatzea.

Lanaren bilaketa aktiboa, Lanbideko Orientazioa Plataforma, zein bestelako baliabideak erabiliz.

Enpresa prospekzioa: lan merkatuaren azterketa egitea eta enpleguaren bilaketa eskarira egokitzea.

Enpresekin harremanak izatea, pertsona bakoitzaren gaitasunetara egokitzen diren lanpostuak bilatzeko.

Pertsona lanpostuan sartzea eta lanari eustea, jarraipen egituratuen eta gizarte eta lan alorretako funtzionamendu ebaluazioen bitartez.

Lan poltsa eratzea.