OHIKO ENPLEGUA

OHIKO ENPLEGUA

Ohiko lan merkatuan enplegua lortzea da laneratzearen goi maila eta Fundazioaren erronka nagusia. Lan kontratua eta urritasunik gabeko pertsonen baldintza berberak dituen lana lortzean eta lan horri eustean definitzen da.

Talde profesionalak lan merkatuaren eskariak ezagutzen ditu, eta Eragintza Fundazioaren erabiltzaileentzako erabilerrazagoak egiten ditu. Profesional horien lana lanpostu aukeratzen eta lorpen prozesuan laguntzea da, eta bai lortutako lanpostuan jarraitu ahal izateko beharrezkoak diren jarraipenak eta esku hartzeak egitea ere.

Eragintza Fundazioa enpresariekin lankidetzan aritzen da eta gaixotasun mentala duten pertsonei laguntza ematen die lanpostua eskuratzeko eta lanpostuari eusteko prozesuan. Horretarako, aholkularitza eta jarraipena eskaintzen die.

LAGUNDUTAKO ENPLEGUA

Zer da Lagundutako Enplegu Unitatea

Ohiko lan merkatuko laneratzeak, Eragintza Fundazioaren helburu gorena dira. Lagundutako Enplegu Unitateak, merkatuko eskaerak ezagutu eta erabiltzaileentzako eskuragarri bilakatzen ditu.Unitatearen helburuen artean lan aukeraketa, laneratze eta lan postuaren mantentze prozesuetan laguntzea daude. Aldi berean, Unitateak gaixotasun mentaldun pertsonen laneratzean aholkularitza eta asistentzia eskeintzen die enpresariei.

Lagundutako Enplegu Unitatearen Lan Metodología

Unitatearen lan metodología “Train then place” eta “Individual Placement and Suppost (IPS)” metodoen konbinaketatik sortzen da. Hau da, lan aurreko prestakuntza eta aldi bereko lan bileta aktiboa konbinatzen dituen metodologia jarraitzen du lan taldeak. Helburuak lan postu barri baten lorpena, honen mantenimendua edota promosioa direlarik.

Unitatea prospekziogileak eta lan prestaileak osatzen dute. Prospekziogilearen lana, lan merkatua aztertu aurkitutako eskaintzak erabiltzaileendako eskuragarri egitean datsa. Eskaintza eta langilearen profilearen arteko loturaraik onena lortzen saiatzen delarik. Bestalde, prestatzaileak, unitateko erabiltzaileari laguntza eskaintzen dio laneratze prozedura ezberdinetan: kontratua, lan postuaren adaptazioa, mantentzea, krisialdiak, etab. Aldi berean, enpresa eta langilearen arteko aholkularitza eta intermediazio lanak egiten dituelarik.

Lagundutako Enplegu Unitatearen jarduera laneratze prozesuaren hiru fasetan banatzen da: aurre-insertzioa, laneratzea eta post-laneratzea. Erabiltzaileak fase desberdinetan zehar duen garapena, bere laneratzen planak, egindako ahaleginak eta emandako garapenak baldintzatuko dute.