Prestakuntza

Hainbat prestakuntza jarduera eskaintzen ditugu enpleguaren helburua errazago lortzeko baliabide moduan. Eskaintzen dugun prestakuntza dinamikoa eta aldakorra da, koiuntura beharrizanen araberakoa. Hiru ardatz nagusitan oinarritzen da: gaitasunak eta ezagutzak indartzea, eta lanean hasi aurreko prestakuntza.

Gaitasunak indartzea

Gaixotasunaren ondorioz kaltetuta geratu diren eta enplegugarritasunerako aldagai eraginkor eta mugatzaile gisa identifikatuta dauden gaitasunak hobetzeko.

Ezagutzak indartzea

Prestakuntza arautuan sartzeko, interesgarriak diren tituluak edota enplegua lortzea erraztuko duten trebatze teknikoa eta beharrezko tresnak eskuratzeko.

Lanean hasi aurreko prestakuntza

Lanbidek homologatutako ikastaroen eta enplegua lortzeko eta enpleguari eusteko aukera emango duten estrategiak eta tresnak eskuratzeko ibilbide profesionalen bitartez.