Gure xedea eta ikuspegia

Gaixotasun mentala duten Bizkaiko pertsonei euren gaitasunen garapenerako, lan munduan sartzeko, enpleguari eusteko eta gizartean modu autonomoan parte hartzeko zerbitzuak eskaintzea. Partaidetza eta Bizi Kalitate ereduan oinarrituz, pertsonengan zentratutako erakundea gara, irekia, berritzailea, elkarlanean oinarritzen dena eta adimentsua gara, lan, zerbitzu eta kudeaketa bikaintasunean hazteko gai dena.

Gure Balioak

Pertsonen DUINTASUNA, AUTONOMIA eta BERDINTASUNA.

LANKIDETZA ETA BERRIKUNTZA. Gaixotasun mentala duten pertsonen etorkizun hobea izateko errealitate bilakatzeko proiektuan Eragintzarekin batera ari direnekin.

KALITATEA, SORKUNTZA ETA OSASUNA. Erabateko konpromisoa daukagu lan eta kudeaketa kalitatearekin, eta batez ere gure erakundearen giza kalitatearekin eta eskaintzen dugun arretarekin.

BENETAKOTASUNA, IKASKETA, KOHERENTZIA ETA GARDENTASUNA. Garena izateko zerbizua ematen dugu, pertsonei eta gizarteari balioa emanez, eta gure esperientziarekin eta besteekin elkarbanatzen dugun guztiarekin haziz eta ikasiz.

MARKO TEORIKOA

Eragintza Fundazioaren sistema Bizi Kalitate eta Parte Hartze Ereduan oinarritzen da. Horrek honakoa esan gura du:


Gaixotasun mentala duen pertsona bakoitza gizarte eta lan alorretako garapenaren erdigunetzat, eskubidedun subjektutzat eta protagonista aktibotzat hartzea. Beharrezkoa da haien gaitasun eta potentzialtasun guztiak indartzea (enpoderamendua), euren auto-determinazioa lor dezaten eta komunitatean era egokian gizarteratu daitezen, berdintasun egoeran egon daitezen eta parte har dezaten.


Pertsona bakoitzaren laguntza sare naturala osatzen duten familiak eta pertsonak laguntza iturri moduan hartzea, ahalik eta autonomia, partaidetza eta bizitza kalitate maila altuena ematen lagunduz.


Eragintza Fundazioa erakunde gisa hartzea, bai egiten duen guztia artikulatzen duen erakunde gisa eta bai artikulatzen duen hori pertsonen zerbitzura bideratzeko, bere jarduketen erdigune eta zentzu izanik.

GIZARTEARI EGITEN DIOGUN EKARPENA

Eragintza Fundazioa erreferentea da gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzean, laneratzean eta lanpostuari eustean.

Gaixotasun mentala duten pertsonak lan merkatuan, kalitatezko enpleguekin sar daitezen egiten dugu lan. Horretarako, laneratze programak, jarduerak eta ekimenak bultzatzen ditugu.

Gaixotasun mentala duten pertsonei euren lanpostuei eusten laguntzen diegu, jarraipen psiko-sozialaren eta lan orientazioaren bitartez.

Gaixotasun mentala duten pertsonen integrazioaren alde apustu egiten duten enpresei prestakuntza, aholkularitza eta laguntza ematen diegu.

Eragintzak lankidetza eta hitzarmen sare zabala du Euskadiko, Estatuko eta Nazioarteko beste elkarte eta erakunde batzuekin. Eta, horrela, gure Fundazioaren helburuak betetzen ditugu.