ZENTRO OKUPAZIONALAK

Zentro okupazionalak babestutako enpleguaren edo ohiko lanaren aurretiko fasea dira. Lan eta norbanakoaren garapenaren gaitasuna, ogibidearen ikaskuntza eta Eragintzaren gainontzeko zerbitzuen erabileraren bitartez; lan munduan sartzeko zubiak dira. Prestakuntzarako eta jardunbide profesionalerako aukera ematen dute. Bertan produktuak egin eta zerbitzuak eskaintzen dituzte, gero merkaturatzeko. Eragintza Fundazioak lau zentro ditu:

Kableatuaren zentro okupazionala

Enpresetarako zirkuitu elektrikoen muntaketa lanak egiten dira.

Azaleztapen zentro okupazionala

Artisau koadernaketa eta bulegorako eta etxerako zenbait material ( eskribaniak, kuaderno mota derberdinak, kutxak, artxibagailuak, karpetak, etab.) erakundeetarako eta enpresetarako.

Lorezaintzako zentro okupazionala

Lorezaintza eta baratzezaintza zerbitzu profesionalak norbanakoentzat, erakundeentzat eta enpresentzat.

Ikuzketa zentro okupazionala

Lavanindu S.L. Enplegu Zentro Berezian dago, eta egoitzei, ospitaleei eta hotelei zuzendutako industria ikuzketa zerbitzuak eskaintzen ditu.