ZENTRO OKUPAZIONALAK

Zentro okupazionalak babestutako enpleguaren edo ohiko lanaren aurretiko fasea dira. Prestakuntzarako eta jardunbide profesionalerako aukera ematen dute. Bertan produktuak egin eta zerbitzuak eskaintzen dituzte, gero merkaturatzeko. Eragintza Fundazioak lau zentro ditu:

Kableatuaren zentro okupazionala

Enpresetarako zirkuitu elektrikoen muntaketa lanak egiten dira.

Azaleztapen zentro okupazionala

Artisau koadernaketa eta bulegorako eta etxerako zenbait material (larruz egindako eskribaniak, kutxak, artxibagailuak, karpetak, etab.) erakundeetarako eta enpresetarako.

Lorezaintzako zentro okupazionala

Lorezaintza eta baratzezaintza zerbitzu profesionalak norbanakoentzat, erakundeentzat eta enpresentzat.

Ikuzketa zentro okupazionala

Lavanindu S.L. Enplegu Zentro Berezian dago, eta egoitzei, ospitaleei eta hotelei zuzendutako industria ikuzketa zerbitzuak eskaintzen ditu.

ENPLEGURAKO ZENTRO BEREZIA

Centro Ocupacional de Lavandería

Enplegurako zentro berezien helburu nagusia da lan produktiboa egitea. Aldi berean, ordaindutako enplegua eta lan egin nahi duten eta urritasuna duten pertsonek behar dituzten laguntzak bermatzen dituzte.

Gaixotasun mentala duten Bizkaiko pertsonen gizarteratzea eta laneratzea errazteko helburuz, Eragintzak Lavanindu S.L. EZBa sortu zuen 1993an. Bertan, ikuzketa industrialeko jarduera ekonomikoa eta produktiboa bideratzen da. Merkatu librean aritzen dira, gaixotasun mentala duten pertsonei ordaindutako enplegua bermatzeko helburuarekin.

OHIKO ENPLEGUA

Centro de empleo ordinario

Ohiko lan merkatuan enplegua lortzea da laneratzearen goi maila eta Fundazioaren erronka nagusia. Lan kontratua eta urritasunik gabeko pertsonen baldintza berberak dituen lana lortzean eta lan horri eustean definitzen da.

Talde profesionalak lan merkatuaren eskariak ezagutzen ditu, eta Eragintza Fundazioaren erabiltzaileentzako erabilerrazagoak egiten ditu. Profesional horien lana lanpostu aukeratzen eta lorpen prozesuan laguntzea da, eta bai lortutako lanpostuan jarraitu ahal izateko beharrezkoak diren jarraipenak eta esku hartzeak egitea ere.

Eragintza Fundazioa enpresariekin lankidetzan aritzen da eta gaixotasun mentala duten pertsonei laguntza ematen die lanpostua eskuratzeko eta lanpostuari eusteko prozesuan. Horretarako, aholkularitza eta jarraipena eskaintzen die.