Eragintzak Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroan parte hartu du otsailaren 25ean eta 26an. Enpresak, erakundeak, unibertsitatea eta talentu gaztea lotzeko gune paregabea da.
25ean, inaugurazio-saioan parte hartzeaz gain, Eragintzak 20 elkarrizketa baino gehiago egin ditu psikologiaren, gizarte-lanaren eta gizarte-hezkuntzaren esparruko ikasleekin.
Hilaren 26ko goizean zehar, informazio-stand batean egon gara, eta bertan gure lana aurkeztu, ikasleen curriculumak bildu eta Foroan parte hartzen duten erakunde askorekin sarea osatzeko aukera izan dugu.
Eragintzatik eskerrak ematen dizkiogu Deustuko Unibertsitateari aukera honengatik.






