Eragintzak bat egiten du 2026ko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

March 12, 2026

Emakumeen Nazioarteko Egunean, Eragintzatik osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeei sarbidea, garapena eta iraunkortasuna ahalbidetuko dien lan-merkatuaren beharra azpimarratzen dugu. Horren guztiaren helburua da beharrezko autonomia ekonomikoa lortzea, funtsezkoa euren bizi-proiektuak garatzeko.

Eragintza Fundazioan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laneratzeko prozesuetan laguntzen egiten dugu lan. Zentzu honetan, oso kontziente gara erabiltzaile guztiek gainditu beharreko zailtasun handiez, bereziki nabarmentzen direnak emakumeen kasuan, lan-merkatuan sartzeko orduan. Hala erakusten dute hainbat txostenek. Horregatik, data hau aldarrikapen hau indartzeko aukera paregabea da.

Berdintasunerako espazioa.

Berdintasunean aurrera egiteko esparru guztietatik lan egin behar dela jakinda, Eragintzatik, Berdintasun Batzordearen eta Zentro Okupazionalen Batzorde Mistoaren bitartez, fundazioa osatzen dugun pertsonen inplikazioarekin batera, gure ekarpena egiten dugu honako jarduera-programa honen bidez:

Emakumeen Nazioarteko Eguna 2026 programa

Martxoak 5, osteguna.

Eragintzako gizonekin topaketa, GIZONDUZ programaren eskutik.

Ordua: 12:00

Lekua: OLAko Zentro Okupazionalak.

Martxoak 6, ostirala.

Eragintzako emakumeekin topaketa, SARETU programaren baitan.

Ordua: 12:00

Lekua: OLAko Zentro Okupazionalak.

Martxoak 9, astelehena.

Berdintasunari buruzko hausnarketa-saio mistoak, zentro okupazionaletan eta prestakuntza-tailerretan.

Amaitzeko, Eragintzako emakume langileekin gosaria egingo dugu martxoaren 14an, larunbata. Gosaria Bbk Kunan egingo da, Eragintzako emakumeek laneratzeko egiten dituzten prozesuen bidez egiten duten ekarpen izugarriari balioa emateko, atzetik datozenei bidea irekiz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu jardueretan parte hartu duten guztiei.

Beste Albisteak

Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.