Eragintza Fundazioak Enplegu Lagunduko Profesionalen Estatuko Topaketan parte hartu du. Topaketa Bartzelonan egin da, eta Espainiako Enplegu Lagunduaren Elkarteak (AESE) eta Kataluniako ACTAS federazioak antolatu dute. Jardunaldiak autonomia-erkidego ezberdinetako 200 profesional inguru bildu ditu esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko eta sektorearen egungo erronkei buruz hausnartzeko, desgaitasuna duten pertsonen laneratzean aurrera egiten jarraitzeko helburu komunarekin.
Topaketa hiru guneren inguruan egin zen. Jardunaldia Lluís Soldevilaren hitzaldiarekin hasi zen,* Éxito se escribe con A* lanaren egilea, talentua, aukerak eta pertsonen garapen profesionala ardatz hartuta. Ondoren, lantaldeak egin ziren, enplegu publikoari buruzkoak, besteak beste. Horietan, lan-prestatzaileek administrazio publikoetan enplegu lagundua garatzeko dituzten zailtasunak eta erronkak aztertu ziren.
Azkenik, jardunbide egokien guneek hainbat proiektu eta esperientzia ezagutzeko aukera eman zuten, besteak beste, Madrilen eta Euskadin garatutakoak. Euskal Herriaren ordezkari gisa, APNABIk autismoaren esparruan egindako lan espezifikoa aurkeztu zuen, eta EHLABEn integratutako Euskadiko Enplegu Lagunduaren Foroa (EcA Foroa) osatzen dugun erakundeen ibilbidea partekatu zuen, elkarrekin egindako hamabost urteko lanari balioa emanez.
Jardunaldi aberasgarria, ezagutza partekatzearen, aliantzak sortzearen eta sarean lanean jarraitzearen garrantzia indartzen duena, lan-aukera inklusiboak eta kalitatezkoak bultzatzeko.





