Bizkaiko OMS eta Eragintza Fundazioa bildu egin dira, bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren esparruan ezarritako koordinazioa gauzatzeko.
Oraingo honetan, Izaskun Kaiero, BOMSeko zuzendari kudeatzaile berriaren aurrean aurkeztu gara, eta Eragintzak eta Sandra Sánchez sareko gizarte-langileen koordinatzaileak hitzarmenaren jarraipena egiteko egiten dugn lana aurkeztu diogu.
Eragintza Fundazioa Bizkaiko OMSrekin lankidetzan ari da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntzeko.





