EnpresEKIN
Enpresekin kolaborazioa
Harreman estua eta zuzena dugu enpresekin, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzea baita gure helburu nagusia.

Enpresei zuzendutako orientazio- eta sentsibilizazio-lana egiten dugu, buruko gaixotasunaren berri izan dezaten eta profil hori duten pertsonak kontrata ditzaten. Halaber, enpresei informazioa ematen diegu gure erabiltzaileak kontratatzen laguntzeari buruz. Enplegu Zentro Berezien helburua desgaitasuna duten pertsonei lan produktibo eta ordaindua ematea da. Horrela, enpresa arrunt gisa jarduten dute, nahiz eta % 70ean edo gehiagotan desgaitasuna duten pertsonek osatutako plantilla duten. Lavanindu izeneko ikuztegiko Enplegu Zentro Bereziaren jabe ere bagara eta gainera Bizkaiko beste EZBekin ere kolaboratzen dugu. Enplegu lagundua (EL) osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonengan zentratutako zerbitzu eta ekintza multzo bat da, lan-merkatu irekiko enpresa arrunt batean sartu, mantendu eta sustatu ahal izateko, Eragintzako profesionalen taldearen laguntzarekin. Alde horretatik, enpresekin batera lan egiten dugu osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako enplegu-aukerak aurkitzeko, eta kontratazio-prozesuan laguntzen diegu, eta laguntza ematen diegu kontratatuta dauden bitartean, enpleguari eusteko.
Enpresentzako orientazioa
Enplegu babestuta: Enplegu Zentro Bereziak
Emplegu arrunta.Emplegu lagunduta. EL
Zalantzarik edo informazio gehiagorik behar duzu?
Eragintza Fundazioaren Zerbitzuen Katalogoa
Programa elkarEKIN
Zerbitzu orokorrak
Programa enpresaEKIN
Enpresei zuzendutako zerbitzuak
Programa gazteEKIN
Gazteei zuzendutako zerbitzuak
Programa andreEKIN
Emakumeei zuzendutako zerbitzuak
Programa nagusiEKIN
Adinekoentzako zerbitzuak
