Nor gara?
Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laguntzen ditu euren gizarteratze eta laneratze prozesuetan. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzeko erreferentea da Bizkaian, prestakuntza, laguntza eta egokitutako enplegua eskainiz.
Pertsona bakoitzaren errealitatera egokitutako
banakako planak proposatzen ditugu, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratzea bultzatuz
1.Orientazio espezializatua eta laguntza psiko-soziolaborala.
2. Lan aurreko aktibazio-moduluak.
3. Profesionaltasun-ziurtagiriak.
4. Okupazio-zentrotan parte hartzea: lorezaintza, ikuzketa, kableatua, azaleztapena.
5. Lavanindu, gure ikuztegiko Enplegu Zentro Berezia, Lavanindu enpresan lan-kontratua egiteko aukera.
6. Beste enplegu-zentro berezi batzuetan enplegu babestua lortzeko laguntza.
7. Ohiko enpleguan laguntzea, profesionalen laguntzarekin, lan-kontratua indarrean dagoen bitartean.
Parte hartze eta bizi-kalitaterako eta Enplegu lagundurako ereduetan oinarritzen gara; eredu hauen arabera, erabiltzaileek dute erabakitzeko ahalmena.
Gure patronatua honako hauek osatzen dute:
Gure historia estuki lotuta dago Bizkaiko osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin eta beraien gizarteratze eta laneratzearekin
Gure esperientziak honako hauen aldeko apustua egiten jarraitzera garamatza:
Lan-merkatu babestuan zein arruntean integratzea, horren bidez ahalduntzeari eta ongizateari laguntzen diogulako, baita autonomia ekonomikoari ere.
Eta beren gaitasunak gutxiesten dituzten estigma soziolaboralak apurtzera, aldi berean enpresa-munduari ekarpena eginez, talentua eta gizarte osoa haien eskura jarriz.
Eragintza Fundazioa 1991tik aitzindaria da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratzean, hauen errealitatera eta behar espezifikoetara egokitutako laguntza eta baliabideak sortzen.
