Eragintzan lanean jarraitzen dugu osasun mentalaren arloko beste erakunde batzuekiko koordinazioa eta lankidetza sendotzeko, arreta integrala eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitua eskaintzeko helburuarekin.
Testuinguru honetan, Javier Gutiérrez Izarrako zuzendarikide eta arduradun klinikoaren bisita jaso dugu OLAko Eragintzako gure Zentro Okupazionaletan.
Hogar Izarra irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1977an sortua, Bizkaian osasun mentalaren arloan zerbitzu asistentzialak eta terapeutikoak eskaintzen dituena.
Bisita hau bi erakundeen eta BFAren Desgaitasuna duten Pertsonen Zentroen Zerbitzuaren arteko koordinazioaren barruan kokatzen da; izan ere, erabiltzaileak partekatzen ditugu, eta hainbat zerbitzu eta esku-hartze eremutatik laguntzen diegu. Topaketari esker, gure espazioak eta jarduerak gertutik ezagutu ahal izan ditugu, baita lankidetzan eta elkarlanean aurrera egiten jarraitu ere.





