Ostiralean, maiatzak 29, ospatu zen Lezaman Geurea Ligako azken festa.
Lehiaketa denboraldi baten ondoren, Geurea Ligan parte hartzen duten talde guztien ordezkaritza zabalak, horien artean Eragintza Fundazioarena, ospakizun jardunaldi bat izan zuen.
Esparru honetan banatu ziren garaikurrak. Horietako bat Luis Ernesto gure lankide zenduari eman zitzaion, eta haren garaikurra bere arreba Nereak eta Fede lankideak jaso zuten. Javi gure atezaina ere saritu zuten, ligan egindako lan bikainagatik. Jaieguna amaitzeko, lagunarteko bazkaria egin zuten.






