Eragintza Fundazioak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu EHUrekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatearekin (UNIR), Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalarekin (UNED), Valentziako Unibertsitatearekin eta Kataluniako Universitat Obertarekin, gradu desberdinetako ikasleei fundazioan praktikak egiten laguntzeko.
Urteko hilabete hauetan, unibertsitateko practicumaren esparruan, 9 ikaslek Eragintza Fundazioaren zerbitzuak eta programak ezagutzeko aukera izan dute, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatze aldera.
Horien artean, Laura Ballesteros Bejarano, Sevillako Loyola Unibertsitateko ikaslea eta SICUE programan parte hartu duena. Horri esker, Deustuko Unibertsitatean psikologia graduko hirugarren maila egin ahal izan du, baita Eragintza Fundazioan egin dituen praktikak ere.
Eragintza osatzen dugunok eskerrak ematen dizkiegu guztiei praktikak egin dituzten bitartean egindako lanagatik.





