Aurten ere, Athletic Club Fundazioak eta Osakidetzaren Osasun Mentaleko Sareak 700 pertsona inguru bildu zituzten Lezaman, Futbola Buruan ekimanaren IX. edizioa ospatzeko. Osasun mentalaren aldeko ekimena da, eta Eragintzak hasieratik parte hartzen du aktiboki.
Jardunaldiak Eragintzako ordezkaritza zabala izan zuen eta asteko walking football eta kirol anitzeko entrenamendu denboraldi bati amaiera eman zion. Beste denboraldi batez, kirola topagune, dibertsiorako eta bizikidetzarako gunea izan da, bai eta funtsezko tresna ere osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen prozesu terapeutikoaren eta errekuperazioaren barruan.
Aurreko edizioetan bezala, Lezaman egindako jardunaldiak bi kirol-jarduera handi izan zituen:
Walking Footballeko partidak: Geurea Liga, Euskadiko Osasun Mentaleko Zentroen Arteko Futboleko Liga amaitu ondoren, parte hartu zuten taldeek hainbat partida jokatu zituzten kirolaz gozatzeko eta elkarbizitzarako jardunaldi bat partekatzeko helburuarekin.
Multikirola: intentsitate ertaineko ariketa fisikoko saioetan eta taldean egindako jokoetan oinarritutako jarduera, parte-hartzea, bizikidetza eta, batez ere, gozatzea eta ondo pasatzea sustatzeko helburuarekin.

Jardunaldia amaitzeko, piknik bat egin zen parte-hartzaile guztientzat, eta Futbola Buruan ekimenaren edizio honen oroigarri gisa, oroimenezko ekipaje bat eman zen.
Eragintzatik eskerrak eman nahi dizkiegu Osakidetzaren Osasun Mentaleko Sareari eta Athletic Club Fundazioari ekimen honen konpromisoagatik eta antolaketagatik, urtez urte kirolak osasun mentalean duen balio garrantzitsua erakutsiz.





