Eragintza berdintasunarekin duen konpromisoak Martxoak 8a ospatu eta emakumeen eta gizonen eskubide eta aukera berdinak erreibindikatu egiten dugu. Iragan zen Martxoak 14an topaketa bat eduki genuen gure erakundea osatzen duten pertsonekin. Hori dela eta, Eragintzaren 2019-2022 Berdintasun II Plana aurkezteko aprobetxatu genuen ere. Erabiltzaileek eta ekipoko partaideek berdintasuna zer den, nola landu, zeintzuk diren gure konpromiso pertsonala eta kolektiboak eta zer eragina duen ezberdintasunak buruko gaixotasunean eztabaidatu genuen. Ondorio gisa, pertsona guztien berdintasunari ekin behar diogula berretsi genuen.”
Eragintzak Radio Euskadira eraman du osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen errealitatea, enplegua lortzeari dagokionez
Eragintza Fundazioak gonbidatu gisa parte hartu du Radio Euskadiko "Ganbara" saioan. Bertan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen errealitateari eta gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan dituzten erronkei heldu zaie. Carol eta Soraya Eragintzako lanerako...





