2020ko lehen seihilekoa oso gogorra izan da mundu guztiarentzat, bereziki kolektibo ahulenentzat. Horregatik, Eragintzak ez ditu bere zerbitzuak geldiarazi. Ia denbora horretan guztian, aurrez aurreko jarduerari eutsi diogu, Bizkaian gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzen laguntzeko. Lortu ditugun kontratazioen emaitzek, positiboak baino gehiago, ildo beretik lan egiten jarraitzera bultzatzen gaituzte, krisiak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen kolektiboan duen eragin negatiboa murrizten saiatzeko.





