Estatuan lan-orientazioan jarduten duen Randstad Fundazioko ordezkariek osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzeko Eragintza proiektua ezagutu nahi izan zuten.
Uztailaren 2an egindako lan-bileran, erakunde bakoitzeko 3 ordezkarik parte hartu zuten (Eragintzatik Carol Del Campo, Marta Gastelu-Iturri eta Begoña Errazti eta Randstadetik Teresa Cordente, Eva Casanova eta Irene Vicente), eta desgaitasuna duten pertsonen enpleguak Estatuan gaur egun duen egoera eta, bereziki, osasun mentalaren esparruan dituen zailtasunak aztertu ziren.
Oso positiboki baloratu zuten gure Bizi kalitatearen eta Parte hartzearen eredua, gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko aukera ematen baitu Eragintza Fundazioak.
Eragintzak ISEM eta ADECEM batzarretan parte hartu du
Eragintzak, osasun mentaleko arloan lan egiten duten Estatuko hainbat erakunderekin batera, urriaren 22an egindako ISEM eta ADECEM batzarretan parte hartu zuen. ISEMeko Batzarrean, besteak beste, proiektu aktiboekin, lantaldeen bilakaerarekin, berehalako erronkekin...





