2022erako Jarduera Plana

December 15, 2021
teamwork-web

COVIDak eragindako pandemiak 2021 urtea izan dugu. Hala eta guztiz ere, horren balantzea positiboa da Eragintza oso egoera zailera egokitu dela erakutsiz. Jarduera erabat presentzialarekin, tresna berriak ezarri dira indarrean talde profesionalaren eta erabiltzaileen prestakuntzan, koordinazioan laguntzeko, eta, horri esker, jarduera mailak mandendu eta hobetu dira, pandemia aurreko kontratazioaen emaitzak gaindituz.

2022rako, helburu berriak ezarri ditugu, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzako gure helburua betetzeko. Eta, nahitaezkoa denez, Eragintzako Patronatuak 2022rako Jarduera plana onartu zuen. Bere helburuen artea, honako hauek nabarmendu nahi ditugu:

  1. 16-18 urteko gazteei zuzendutako Ibilbide Proiektu Pilotua abian jartzea, babes, egonkortze, prestakunta arautua eta/edo lan arlokoa berbideratzeko.
  2. Gizarte Kontabilitatea aplikatzen jarraitzea, hau da, Eragintza gizarteari itzultzeko monetarizazioa.
  3. Berrikuntza Plana abian jartzea.
  4. GJH-ODSen Plana abian jartzea.
  5. Euskalit-Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuan duen hurrengo aintzatespena lortzea.
  6. Egoera pandemikoak gelditu dituen Enpresaburuekin ohizko diren topaketei berriro ekitea. Haien helburuak: sentsibilizariorako, Eragintza proiektuaren eta baliabidearen ezagutzarako, eta batez ere, gure erabiltzaileei enplegu aukerak sortzeko.
  7. Euskadi eta Estatuko beste erakunde batzuekiko koordinazioa indatzea.
  8. Enplegu eta osasun mentalaren arloko erakundekin batera eratzen dugun ISEM Estatuko Sarearen Topaketa antolatzea, Bilbon, 2022ko maiatzaren 26 eta 27an.
  9. Modu aktiboan parte hartzen jarraitzea gauden foroetan eta, bereziki, erantzukizunen bat dugun foroetan: EHLABE (Batzordearen Idazkaritza), ISEM (Zuzendaritza Batzordeko kidea), Innobasque (Zuzendaritza Batzordea).

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.