Gazteentzak gure Proiektu Berria: IBILBIDE

Eragintza Fundazioak IBILBIDE proiektua jarriko du abian laster, ondoez psikologikoren bat edota osasun mentalarekin lotutako arazoren bat duten gazteen beharrei erantzuteko. Desgaitasunaren eremuan kokatuta dago, eta lan-merkatuan sartzea edo hezkuntza-sistemara itzultzea erraztera bideratuta dago.

Helburua 16-18 urte bitarteko pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, baldin eta ikasteko zailtasun handiak badituzte, osasun mentalaren problematikarekin lotuta badaude eta hezkuntza arautuaren sistemaren barruan beren prestakuntzarekin jarraitzea eragozten badiete.
Osasunaren Mundu Erakundearen txostenen arabera (Osasun Mentalari buruzko 2013-2030 Ekintza Plana), pertsona helduen osasun mentaleko arazoen %50 15 urte bete baino lehen hasten dira, eta %78 18 urte bete baino lehen. Izan ere, munduan, nerabeen %10ek eta %20k buru-nahasmenduak izaten dituzte, eta, askotan, ez dira behar bezala diagnostikatzen. Hezkuntza-arloko eta osasun mentaleko espezialistek berresten diguten premia.

IBILBIDE,Eragintzako profesionalek diseinatutako proeiktoaren helburua parte-hartzaileei plan pertsonalizatu eta tutorizatu bat eskaintzea da , beren egoera mediko, pertsonal, sozial eta familiarra banan-banan kontuan hartuta. Eta betiere familiarekin koordinatuta.

Azken helburua pertsona horien bizi-kalitatea eta autonomia hobetzea da, prestakuntza akademikoa osatzeko, titulazio homologatuak eta/edo lanpostu bat lortzeko aukera emango dien oinarrizko gaitasunetan trebatuz.
Honako hauei zuzenduta dago: ondoeza psikologikoa edo osasun mentalarekin lotutako arazoren bat duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteei, bereziki Neurogarapeneko Trastornoak dituztenei, beren prestakuntza hezkuntza arautuko sisteman baldintzatuko duten ikasteko zailtasun handiak dituztenei, langabezian daudenei, prestakuntza- edo lan-ibilbide bat hasteko edo mantentzeko zailtasunak dituztenei eta prestakuntza- eta laneratze-prozesu bati ekiteko behar besteko autonomia-maila dutenei.

Proiektua honako jarduera-ardatz hauetan garatuko da: laguntza psikologikoa, familiekiko aholkularitza eta sentsibilizazioa, oinarrizko gaitasunetan entrenatzea (ZPren aurreko 1. mailako gaitasunak, estimulazio kognitiboa, informatika, euskara), profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea, bokazio orientazioa, lan orientazioa eta lan prestakuntza.

Ilusioz beteriko erronka dugu, eta bizi-ibilbide luzea duten gazteei laguntzea espero dugu.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Curriculum Vitae hobetzeko prestakuntza Basurtuko Ospitaleko gizarte laguntzailearen bisita