Eragintzako langile-taldea Kudeaketa Aurreratua ereduan formatuak

Atzo Kudeaketa Aurreratuaren eredua finkatzeko urrats garrantzitsua eman genuen Eragintzan, talde profesional osoarentzat planifikatutako prestakuntza burutu genuenean. Eta gure Prestakuntza Planak 2022rako aurreikusi zuen bezala.

Urteak daramatzagu Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Ereduarekin lanean, Bizkaiko Foru Aldundiak bINKLUSIon proiektuarekin eman zigun aukerari esker. Hori dela eta, talde profesionala planifikatutako prozesu batean trebatu ahal izan da, taldea osatzen duten pertsona guzti-guztiek erakundeak hobetzeko aukera ematen duen eredu hori barneratu dezaten. Beste aldetik, gogoratu behar dugu ere 2020tik Diploma dugula.

Hiru hitzetan laburbiltzen dugu: Ikaskuntza, Berrikuntza eta Etengabeko Hobekuntza, proposatutako helburuei modu neurtuan eta fidagarrian erantzutea ahalbidetzen dutenak.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza BBK Kuna Gizarte-Berrikuntzako gunean Eragintza Euskera eta Korrikarekin