Eragintzaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da.
Esparru honetan, Eragintzak, 2025ean, 78 kontratu kudeatu zituen enplegu arruntaren esparruan.
Kontratu horien % 40a urtebetetik gorako kontratazioak dira.
Ibilbide pertsonalizatuak.
Helburu hori lortzeko, ibilbide pertsonalizatuak eta erabiltzaile bakoitzaren profilera egokitutakoak egiten dira. Ibilbide horietan, honako neurri hauek hartzen dira kontuan: lan aurreko aktibazioa, zentro okupazionaletan parte hartzeko aukera, Enplegu Zentro Berezietan edo enplegu arruntaren eremuan lana aurkitzeko laguntza.





