Eragintza Fundazioak Santi Rodríguez AVATIko (Nortasun-nahasmendua Laguntzeko, Tratatzeko eta Txertatzeko Euskal Elkartea) presidentearen bisita jaso du. Erakunde horrek 20 urteko ibilbidea du nortasun-nahasmenduak dituzten pertsonei laguntza, tratamendua eta inklusioa ematen.
Topaketa bi erakundeek egiten duten lana eta esperientziak partekatzeko aukera izan da, lankidetza-bideak aztertzea helburu hartuta.
Eragintzatik eskerrak ematen dizkiogu AVATIri erakutsitako interesagatik, eta, aldi berean, oso positiboki baloratzen dugu topaketa, harremanak estutzeko, sinergiak sortzeko eta, horrela, gizarte inklusiboago baterantz aurrera egiten jarraitu, non erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa den.





