Eragintzak ISEM eta ADECEM batzarretan parte hartu du

October 27, 2026

Eragintzak, osasun mentaleko arloan lan egiten duten Estatuko hainbat erakunderekin batera, urriaren 22an egindako ISEM eta ADECEM batzarretan parte hartu zuen.

ISEMeko Batzarrean, besteak beste, proiektu aktiboekin, lantaldeen bilakaerarekin, berehalako erronkekin edo hurrengo edizioko jardunaldi teknikoekin lotutako gaiak jorratu ziren.

Era berean, ADECEMeko Batzarra egin zen, ISEMen dauden erakundeen Gizarte Ekimeneko Enplegu Zentro Bereziak biltzen dituena

Batzar hauek ISEM Sarearen XV. Jardunaldi Teknikoen esparruan egin ziren. Aurten honako lelopean: “Bakardadea eta osasun mentala. Laguntza sareak “.

Topaketa Vilagarcia de Arousan izan zen. Bertan, LAR Fundazioak, ISEMekin lankidetzan, bi eguneko programa proposatu zuen. Bertan, buruko gaixotasunarekin lotutako gizarte isolamenduari buruz hausnartu genuen, eta isolamendu kronikoaren prebentzioaren garrantzia, lotura afektiboek duten garrantzia eta komunitateko laguntza bizitzako etapa guztietan nabarmentzen dituzten hainbat ekimen erakutsi ziren.

Beste Albisteak

Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.