Eragintza Bermeoko Behargintzako taldearekin bildu da, Bizkaian osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratzea erraztuko duten lankidetza bide berriak aztertzeko.
Eragintzatik pertsona horiei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntzeko lan egiten dugu, lan-merkatuan sartzea errazten eta haien autonomia eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten aukerak sustatuz. Helburu honetan aurrera egiteko, funtsezkoa da inguruko erakunde eta eragileekin aliantzak egitea.
Bilera Bermeoko Behargintzako egoitzan ospatu da, eta Nerea Hormaetxe Behargintzako zuzendariak eta Ainhoa Barrena enplegu-teknikariak parte hartu dute. Eragintzaren aldetik, Izaskun Landaida zuzendari nagusia eta Carol del Campo Fundazioko Programa eta Zerbitzuen zuzendaria izan dira.
Topaketa honek aukera eman du esperientziak partekatzeko, lan-ildo posibleak identifikatzeko eta bi erakundeen baliabideak hurbiltzeko.
Eragintzatik sareko lanaren eta lurraldeko erakundeekin lankidetzan aritzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, funtsezko tresna baitira lan-merkatu inklusiboago baterantz aurrera egiteko, non pertsona guztiek aukera berdintasunean garatu ahal izango duten beren proiektu profesionala.





