Berdintasunerako III Plana martxan

September 14, 2022
Comisión negociadora III Plan Igualdad1

Irailaren 13an,  Eragintza Fundazioaren III. Berdintasun Plana 2023-2026 egiteko Negoziazio Batzordea eratu genuen.

Lantalde hori gure Fundazioaren egungo Berdintasun Batzordeko kideek osatzen dute: Begoña Errazti, Carol Del Campo, Nere Garay eta Juan Carlos Del Barrio. Eragintzako beste bi profesionalek ere parte hartuko dute, Uxue Seoane eta Jone Vicente.

Batzorde honek, besteak beste, honako urrats hauek egingo ditu: erakundearen diagnostikoa, berdintasunaren eta genero-indarkeriaren aurkako prestakuntza indartzea eta horri buruzko araudi berriak ezagutzea eta aplikatzea. Horretarako, abian da egindako kronograma.

Eragintzan emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko konpromisoak ibilbide historikoa du 2015eko I. Planetik. Urte hauetan zehar, denbora eta ahaleginak eskaini ditugu erakundea osatzen dugun pertsona guztiok – talde profesionala eta erabiltzaileek –, berdintasunean, genero-indarkerian eta hizkuntza inklusiboan trebatuz; baliabide eta talde ezberdinetan eta ad hoc osatutako taldeetan ere eztabaidak; Emakunderen Berdintasuna Foroetan parte hartu; egun  berezietan(Martxoak 8 eta Azaroak 25) jarduerak antolatuz, Planen betetze mailaren ebaluaketak… eta hainbat eta hainbat gehiago, konpromiso horri jarraituz.

 

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.