Eragintza Fundazioak ilusio handiz ekingo dio datorren lauhilekoari

Eragintza fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da.

Alde honetatik, eta Eragintza Fundaziora hurbiltzen diren erabiltzaileen profilen beharrei erantzuteko, honako hau eskaintzen da:

– Lan aurreko aktibazioa : prestakuntza moduloak, ziurtagiri profesionalak…

– Lan-orientazioko zerbitzua.

– 4 zentro okupazional: lorezaintza, kableak, ikuztegia eta azaleztapena.

– Ikuztegiko Enplegu Zentro Berezia, beste EZB batzuetara bideratzeaz gain.

– Erabiltzaileei laneratzeko prozesuetan laguntzen diegu, bai enplegu babestuan zein ohikoan.

Azken koordinazio-bileran, programen esparruan ezarritako helburuak aipatu dira eta laster azalduko ditugun berrikuntzez beteta iritsiko da hurrengo lauhilekoa.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzak "subcampeon"-ekin ospatu du liburuaren eguna Eragintza Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioarekin bildu da