Blog Archives

Gaixotasun mentala duten pertsonak laneratzeko gure helburuan laguntzen gaituztenei gure Esker Onak aintzatespena ematen diegu. Honetan, ALSE Taldea izan da onuraduna. Jone Vicentek (Eragintza) enpresako Jon Ander Elorriaga (Zuzendari Nagusia), Iñaki Arenado ( Aholkularitza eta Bezero Estrategikoen arduraduna) eta Mari Carmen Ramosi ( langilea) eman zien . Eskerrik asko!
Gehiago irakurri
Irailak 27an, Herri Irratiko EgunOn Magazine saioan egindako elkarrizketan Eragintzaren proiektoak entzun ditzakezu.  
Gehiago irakurri
  Bihar, irailak 27, Eragintza eta bere proiektuak albiste izango dira Herri Irratiko Egun On Magazine saioan. Aukera bat da gaixotasun mentala duten pertsonak laneratzeko ditugun proiektuak eta emaitzak azaltzeko, eta, bereziki, Ibilbide izenekoa, 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua. Esperientzia aitzindari hori aurten hasi gara garatzen. Derrigorrezko hezkuntzaren osteko prestakuntzara edo lan-mundura itzultzea […]
Gehiago irakurri
Berriro ere gure Esker Onak banatuko ditugu gaixotasun mentala duten pertsonen laneratzen laguntzen dutenoi. Aurreko urteetan bezala, hainbat enpresa eta pertsona partikularrek gure aintzatespena jasoko dute laguntza emateagatik, pertsonak kontratatzeagatik edo/eta gure jarduera, helburu eta proiektuei buruzko dibulgatzeagatik.  
Gehiago irakurri
Irailaren 13an,  Eragintza Fundazioaren III. Berdintasun Plana 2023-2026 egiteko Negoziazio Batzordea eratu genuen. Lantalde hori gure Fundazioaren egungo Berdintasun Batzordeko kideek osatzen dute: Begoña Errazti, Carol Del Campo, Nere Garay eta Juan Carlos Del Barrio. Eragintzako beste bi profesionalek ere parte hartuko dute, Uxue Seoane eta Jone Vicente. Batzorde honek, besteak beste, honako urrats hauek […]
Gehiago irakurri
Irailean beste prestakuntza aldi bat hasiko dugu Eragintzan, berrikuntza interesgarriekin, eta, zalantzarik gabe, gaixotasun mentala duten pertsonak ahalik eta gehien laneratzen lagunduko digutenak. Hainbat formaturen bidez, eta kasuan kasu iraupen desberdinarekin, gure erabiltzaileei helburu oso zehatzen inguruan egituratutako hainbat prestakuntza bloke proposatu dizkiegu, hainbat lan arlotan espezializazio hobea lortzeko. Horien artean, berrikuntza garrantzitsu gisa, hoteletan […]
Gehiago irakurri
 Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Leandro Taconsi, Osasun Mentaleko espezialista ezaguna eta AMMFEINA (Kataluniako osasun mentalaren eta laneratzearen arloko erakundeen federazioa) eta Eragintzako lankide zaharrari. Elkarrizketa honetan gizarteratze eta laneratzearen eta osasun mentalaren ezagutzan sakontzen laguntzen digu. Bestalde, eskainitako hitz politak eskertzen dizkiogu: “berdintasunaren printzipioekiko eta balioekiko konpromisoarekin, lankidetzazko eta eskuzabalezko jarrera batetik, […]
Gehiago irakurri
Aurten ere oporrak heldu zaizkigu: Abuztuan itxita. Zeozer behar baduzu , eragintza@nulleragintzafundazioa.eus helbidera idatzi edo 944231693 zenbakira deitu Abuztuaren 15tik aurrerantz. Ondo pasa
Gehiago irakurri
Catalunyako Universitat Obertarekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu, Psikologiaren eremuko ikasleek Eragintzan praktikak egiteko. Beste behin ere, Eragintza Fundazioa Osasun Mentala eremuan erreferente gisa agertzen da.
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioan buruko gaixotasuna duten pertsonekin dugun konpromisoaren ondorioz,  beste erakunde batzuekin lankidetza bilatzen dugu, osasun mentalean gure espezializazioa eskainiz eta landuz. Beste batzuk artean, aste honetan, Lantegi Batuak-eko Zuzendari Nagusi den Ramon Bernalekin bildu gara, buruko gaixotasuna duten pertsonen laneratzea areagotu eta lanean ari direnei lanpostuan laguntzeko helburuaz. Argazkian, Ramon Bernal eta Eragintzako  Baliabideen […]
Gehiago irakurri