Eragintzaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan.
Fundazioaren erabiltzaileek profil desberdinei erantzuten diete, baina gizonak gehiago dira. Kontuan izanik, gainera, zenbait txostenek agerian uzten dutela osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeek zailtasun handiagoak dituztela lan-merkatuan sartzeko eta bertan mantentzeko orduan, haiei zuzendutako jarduera espezifiko bat garatzen dugu hainbat eremutan, gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko.
Hala, 2025ean 45 urtetik gorako 91 emakumek eta Eragintzako erabiltzaileek hainbat eremutan lan egin zuten, 52k enplegu babestuan eta 39k enplegu arruntean.
GORATU.
Goratu programa osasun mentaleko arazoak dituzten 45 urtetik gorako Eragintzako emakumeei zuzendua dago, haien kontratazioan laguntzeko eta, horrela, haien autonomia ekonomikoa bultzatzeko.





