Bizkaiko Medikuen Elkargoak eta Eragintzak hitzarmena sinatu dute

September 29, 2026

Bizkaiko Medikuen Elkargoak eta Eragintzak zabalkunde-hitzarmena sinatu dute, medikuntzako profesionalei eta herritarrei fundazioaren lana hurbiltzeko.

Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen errealitatea ezagutarazteko ahaleginak batzeko helburuarekin, CMBko presidenteak, Joseba Atxutegi Amarikak, eta Eragintzako zuzendari nagusiak, Izaskun Landaidak hitzarmena sinatu dute bi erakundeen artean.

Sinatutako hitzarmena, BMEk hainbat gizarte eta Osasun erakunderekin duen lankidetza ildo baten barruan dago. Horrela, Elkargoak Eragintzaren eskura jartzen ditu bere komunikazio-kanalak mediku elkargokideen eta herritarren artean bere jarduerak, proiektuak, kanpainak eta beharrak zabaltzeko, eta, gainera, BMEaren espazioen erabilera kontuan hartzeko prestakuntza- edo dibulgazio-jarduerak antolatzeko.

Beste Albisteak

Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.