Eragintzaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da.
Esparru honetan, Eragintzak enplegu babestuaren eremuko 154 kontratu kudeatu zituen 2025ean.
Kontratu horien % 27a Eragintzako Garbiketa Industrialeko Enplegu Zentro Berezian (Lavanindu) egin ziren, eta gainerakoak Eragintzak lankidetza estua duen beste Bizkaiko Enplegu Zentro Berezi batzuetan.
Enplegu-zentro bereziak
Enplegu Zentro Berezien helburua lan produktiboa eta ordaindua aurkeztea da desgaitasunen bat duten pertsonei. Horrela, enpresa arrunt gisa jarduten dute, nahiz eta %70 edo gehiagoko plantilla desgaitasuna duten. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lan produktibo eta ordainduaren bidez integratzen dira.





