Eragintzak Urbegi Taldearekin duen lankidetza indartu du, Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan laguntzeko duen asmoaren barruan.
Ildo horretan, eta patologiei, prestakuntzari eta lan-merkatuarekiko harremanari dagokienez dauden profilak askotarikoak direnez, harremanak dituzte enpresa arruntekin eta enplegu-zentro bereziekin, laneratze hori ahalbidetzeko.
Esparru horretan aurrera egiten dugu Urbegirekin dugun harremanean, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea errazteko.





