Eragintza Fundazioaren 2023-25 plan estrategikoaren esparruan, oinarrizko lau zutabetan jardutea erabaki zen: posizionamendua indartzea, kudeaketa aurreratuaren eta kalitatearen ereduarekin aurrera egiten jarraitzea, lantalde eraginkor eta afektibo bat izateko lanean jarraitzea, eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuak indartzea eta berritzea.
Ildo honetan, eta Eragintzako Berrikuntza Planari jarraipena emateko eta erakundean bere garapena bultzatzeko, tailer bat egin da, non Eragintzako langile guztiek parte hartu duten. Bertan, erakundeko lankide guztiak berrikuntzaren kontzeptu partekatu batekin lerrokatzeaz gain, hura bultzatzearekin lotutako hainbat dinamika egin dira, eta berrikuntza-bankua proposamen berriekin osatzea lortu da. Proposamen horiek pixkanaka eta lehentasunen arabera ezarriko dira, 2025etik aurrera.





