Eragintza Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu du EHUko Psikologia Fakultatearekin, gradu honetako ikasleei fundazioaren egoitzan praktikak egiten laguntzeko.
Unibertsitateko practicumaren esparruan, praktikak Eragintzan egin nahi dituztenek aukera izango dute ezagutzeko osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko zerbitzu eta programak.





