Eragintzak enplegu inklusiboa jardunaldian parte hartu du

February 26, 2025
enpleguinklusiboa

Eragintza Fundazioak, gizarteratze eta laneratze prozesuetan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzeko esparruan, aktiboki parte hartzen du BBK Gizarte Ekintzaren Enplegu inklusiboa programan, zeinaren azken helburua da desgaitasuna duten pertsonen laneratzea bultzatzea merkatu arruntean .

Helburu honekin, BBK hainbat erakunderen laguntza du, besteak beste, Eragintzarena.

Esparru honetan, Enplegu inklusiboa programaren urteko jardunaldia ospatu da Euskadiko Parke Teknologikoan. BIOLAN microbiosensorseko Asier Albizu, Zoiartze Villar eta Silvia Sanchez Mateos, ITP AEROko Estibaliz Zorrila eta Nekane Gavieiro eta BBK Fundazioko Mari Luz Souto izan dira ekitaldian testigantza emanten.

Era berean, programa osatzen dugun erakundeok enplegu lagunduan oinarritutako metodologiaren berri eman dugu, hau da, kontratatutako pertsonak profesional laguntzaile bat dutela kontratazioak irauten duen bitartean.

Irekiera ekitaldian Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoko zuzendariak parte hartu du, enplegu inklusiboaren aldeko konpromisoa agertuz.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.