Euskadi Agenda 2030 Sariak edozein erakundek, bere sektorea edo tamaina edozein izanda ere, GJHekin eta 2030 Agendarekin duen lerrokadurari buruz hausnartzeko, diagnostikatzeko eta hobetzeko tresna izateko sortu dira. Pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta mundu osoko bizi-baldintzak hobetzeko deialdi globala.
Imanol Pradales lehendakariak helburu horiekin konprometitutako 60 enpresa eta erakunde aitortu ditu, eta horien artean dago Eragintza. Aintzatespenek helburu bikoitza dute: batetik, GJHen ezarpenean aurreratuen dauden erakundeak identifikatzea, haien jardunbide egokiak erreferentzia eta inspirazio izan daitezen beste erakunde batzuentzat; eta, bestetik, arlo horretan egindako ahaleginari eta lortutako aurrerapen-mailari publikoki balioa ematea.
Aintzatespen horiek lortzeko, erakundeok aurrerapen eta emaitza maila jakin bat frogatu behar izan dugu, Euskalit Fundazioak ebaluaziorako garatu dauen online plataforma baten bitartez.






