Eragintzak mutikirola indartzen du, Athletic Fundazioaren eskutik

March 6, 2025
Captura

Eragintzaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak euren laneratze prosezuetan laguntzea da.

Eragintzatik saiatzen gara gure erabiltzaileek kirola egiteko ohitura har dezaten, horrek eragin positiboa duelako beren bizitzetan eta ondorioz, beren lanean.

Hau horrela izanda, eta Athletic Fundazioaren laguntzari esker, multikiroleko taldea indartu dugu. Ostegunetan biltzen da, 12: 00etatik 13:00etara, Bilboko Deportivon, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik kirola egiteko ohiturarik izatea.

Izena eman nahi duenak eragintza@eragintzafundazioa.eus helbide elektronikoaren bidez edota 944 231 693 telefonora deituz egin dezake, plazak libre dauden bitartean.

Eli Ibarra Athleticeko jokalari ohia da begiralea. Elik 413 aldiz jantzi du elastiko hau eta 44 partida jokatu ditu estatuko selekzioarekin. Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, bere ibilbide futbolistikoa eta momento honetan Athletic Fundazioan egin duenaren berri eman du.

 Athletic Fundazioa

Athletic Fundazioak ibilbide luzea egin du Eragintza Fundazioarekin lankidetzan. Esaterako, gure walking futbol taldeak Athletic Fundazioak bultzatutako ‘Geurea Ligan’ parte hartzen du eta Eragintzako erabiltzaileek multikiroleko taldean parte hartzen dute, besteak beste.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.