Eragintza Fundazioan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laneratzeko prozesuetan laguntzen egiten dugu lan. Zentzu honetan, jakitun gara erabiltzaile guztiek gainditu beharreko zailtasun handiez, bereziki nabarmentzen direnak emakumeen kasuan, lan-merkatuan sartzeko orduan. Hala erakusten dute hainbat txostenek
Horregatik, Emakumeen Nazioarteko Egunean, buruko osasun-arazoak dituzten emakumeak sartzea, garatzea eta irautea ahalbidetuko duen lan-merkatuaren beharra aldarrikatu nahi dugu. Ildo honetan, laneratzeko prozesu desberdinen bidez Eragintzako emkumeek egiten duten ekarpen izugarria balioesten dugu, atzetik datozen emakumeei bidea irekiz.
Talde-lana
Berdintasunean aurrera egiteko, beharrezkoa da talde-lana egitea, eta lan hori eremu guztietatik egin behar denez, Eragintzatik ere, Berdintasun Batzordearen eta Zentro Okupazionaletako Batzorde Mistoaren bitartez, zein fundazioa osatzen dugun pertsonen inplikazioarekin, gure ekarpena egiten dugu honako jarduera-programaren bidez:
Emakumeen Nazioarteko Eguna 2025 programa
Martxoak 3, astelehena
– Eragintzako emakumezko erabiltzaileekin topaketa, SARETU programaren esparruan.
– Ordua: 12:00
– Lekua: Deustuko Gizarte Etxea.
Martxoak 4, asteartea
– Eragintzako gizonezko erabiltzaileekin topaketa, GIZONDUZ programaren eskutik.
– Ordua: 12:00
– Lekua: Deustuko Gizarte Etxea.
Martxoak 6, osteguna
– Topaketa Eli Ibarrarekin, Athleticeko jokalari ohia eta Fundazioko kidea
– Ordua: 12:00
– Lekua: Deustuko Gizarte Etxea
Martxoak 7, ostirala
Berdintasunari buruzko hausnarketa-saio mistoak, lanerako zentroetan eta prestakuntza-tailerretan abestien bidez.
Eskerrak ematen dizkiegu ekintzetan parte hartu daudien pertsona guztiei.








