Eragintzak, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko lan egiten duen fundazio gisa, berriki parte hartu du UPV/EHUk Bizkaia Aretoan (Bilbo) 93 erakunde eta 600 ikasle bildu dituen Enplegu Foroan.
Eragintza Fundazioarentzat, hau da Enplegu Foro honetako lehen presentzia, eta positiboki baloratzen dugu.
Enplegagarritasuna sustatzea
Ekimenaren helburua enplegagarritasuna sustatzea eta enpresak behar dituzten profesionalen profilekin harremanetan jartzea zen.
Izan ere, bertaratutako erakundeek (88 enpresa pribatu eta bost erakunde publiko) kualifikazio handiko 194 lan-eskaintza aurkeztu zituzten.
Foroan parte hartu zuten arlo soziosanitarioko ingeniaritza eta aholkularitza enpresek, kooperatibek, hirugarren sektoreko erakundeek eta fundazioek -tartean Eragintzak-, ikerketa zentroek eta klusterrek.





