Eragintza Fundazioak CEBEKek desgaitasuna duten pertsonen kontratazioa sustatzeko antolatutako jardunaldian parte hartu du.
Saioan, indarrean dagoen arau-esparrua eta erakundeetan askotariko talentua sartzeak dakartzan abantaila estrategiko eta lehiakorrak aztertu dira.
Enpresa esperientzien, praktika onen eta laguntza tresnen bidez, ingurune inklusiboagoa eta guztiontzat irisgarriagoa sustatu nahi da.
Eragintzaren aldetik, Soraya Mogollón Rodríguezek parte hartu du hitzorduan, enplegu inklusiboaren onuradunaren testigantza emanez, Unilever Foods Industrial España, S.L.U.n ontziratze laguntzaile gisa egindako lanetik.
Halaber, Eragintzako zuzendari nagusi Izaskun Landaidak hartu du hitza.
Jardunaldian zehar, Gaude, Berezilan eta Adecco bezalako erakundeek ere parte hartu dute, euren esperientzien berri emanez.





