Eragintzako beteranoei zuzendutako nagusiEKIN programa indartu egiten da multikirola saioekin, haien bilakaera kognitiboa zaintzeko. Honela, erabiltzaileek euren beharretara egokitutako kirola egin dezaten saiatzen gara, honek eragin positiboa duelako haien bizitzetan.
NagusiEKIN programa
Kontuan hartuta zahartzea bizitzaren alde bat dela eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen kasuan nabarmenagoa dela, Eragintza Fundazioak nagusiEKIN programa bultzatzen du urtero, beteranoenei edo narriadura-zantzuak dituztenei zuzendua, heldutasun aktiboa bultzatzeko helburuarekin.
Esparru honetan, funtzionamendu kognitiboa oro har mantentzera edo hobetzera bideratutako jarduera multzo bat egiten da, memoria-, pertzepzio-, arreta-, kontzentrazio- eta hizkuntza-ariketen bidez. Aldi berean, gaitasun digitalak ere lantzen dira, arrakala digitala murrizteko.
2024an, programa berriz ere abian da, normalean arratsaldez, astelehen, astearte eta asteazkenetan egiten diren saioetan, eta multikiroleko saioa ostegun goizetan.





