Eragintzak bat egin du 2025eko Euskaraldiarekin. Ekimenean parte hartzen duten beste erakunde batzuekin batera, oinarrizko lanak egingo ditu ekimena fundazioa osatzen duten pertsonen artean ezagutarazteko, bai langileen artean, bai erabiltzaileen artean, eta, horrez gain, taldea prestatuko du parte hartzeko eta atxikimendua ikusarazteko.
Era berean, Euskara Batzordeak bultzatutako hainbat jarduera egingo dira, hala nola, “ariguneak”, euskaraz hitz egiteko guneak sortzea; “mintza tratuak”, euskaraz hitz egiteko tratuak egitea, edo bileratan euskararen erabilera bultzatzea, euskarazko barne-komunikazioa indartzen jarraitzeaz gain.





