Eragintzatik, jabetuta animaliekin lagundutako terapiak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen osasun mentala eta emozionala hobetzen lagun dezakeela, Zentro Okupazionaletan aplikatzen dugu, bereziki egoera kognitibo kontuan izanda gehien behar duten pertsonekin.
Zehazki, Zentro Okupazionaletan erabiltzaileei zuzendutako EGOKIPLAN plazak ditugu. Plaza horiekin hainbat terapia erabiltzen dira, hala nola txakurrek lagundutako terapia, musikoterapiak eta abar, narriadura kognitiboa geldiarazteko.
Saio horiek astean zehar banatzen dira, eta txakurren laguntzarekin erabiltzaileen osasun mentalerako garrantzitsuak diren gaiak modu lasaiagoan lantzen dira.





