Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailburua eta Anbel Otero Ongizateko Sailburuordea Eragintzan izan dira, fundazioak egindako lana bertatik bertara ezagutzeko.
Duela gutxi, Eragintza interes sozialeko erakundetzat jo du Eusko Jaurlaritzak, gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzen egiten duen lanagatik, hain zuzen ere.
Gaurko bisitan, Eragintzak kolektibo horren laneratzean laguntzeko ematen dituen zerbitzuak ezagutu ahal izan dituzte, laneratu aurreko aktibazioaren, lan-orientazioaren, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzearen, Garbitegiko Enplegu Zentro Bereziaren (Lavanindu) edo enplegu babestuan zein arruntean laguntzearen bidez. Era berean, fundazioaren Lorezaintza, Azaleztapen eta Kableatuko Zentro Okupazionalak bisitatu dituzte, eta aukera izan dute erabiltzaileekin hitz egiteko egunero egiten dituzten lanei buruz, baita parte hartzen duten jarduera osagarriei buruz ere.





