ERAIKIN ETA LOKALETAKO GAINAZALAK ETA ALTZARIAK GARBITZEKO profesionaltasun-ziurtagiria, 2024ko iraila eta abendua bitartean garatu zen, teoriako 150 ordu eta praktiketako 80 ordu barne.
Eragintzako 10 erabiltzailek, 6 gizonek eta 4 emakumek parte hartu zuten eta hauetatik 3k lana aurkitu dute prestakuntzaren ondoren.
Prestakuntza amaitutakoan, jasotako prestakuntza baloratzeko saio bat egin dugu parte-hartzaile batzuekin, erabiltzaileei eskaintzen dizkiegun proposamenak etengabe hobetzen jarraitzeko.
Profesionaltasun-ziurtagiriak.
Profesionaltasun-ziurtagiriak dira lan-administrazioaren eremuko lanbide-kualifikazioak ofizialki egiaztatzeko tresna. Ziurtagiri horiek izaera ofiziala dute eta Estatu osoan balio dute, eta lan-jarduera bat garatzeko gaitasuna ematen duten lanbide-gaitasunak egiaztatzen dituzte.





