Eragintzako Euskara Batzordeak, Zentro Okupazionaletako Batzorde Mistoarekin batera, Euskaraldia 2025 ekimenean aktiboki parte hartzea erabaki du, horrela fundazioaren euskararen erabilera sustatzeko egiten den lanari jarraipena emanez.
EUSKARALDIA maiatzaren 15etik 25era egingo den ariketa soziala da, “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean. Euskaraldiak proposatzen diguna da euskara ulertzen duten pertsona guztiekin hitz egitea. Ariketak jokabide linguistiko horiek ohiko bihurtu nahi ditu. Helburua da euskara gehiago erabiltzea, gehiagotan eta jende gehiagorekin, erosotasunez eta normaltasunez.
Esparru honetan, Eragintzak programazio bat prestatu du, gaurtik maiatzaren 25era bitartean garatuko dena, Labayru Fundazioaren laguntzarekin antolatutako mintzodromo batekin amaituko dena.
Programazioa
Antolatuko diren jardueren artean, honako hauek bultzatzea adostu da:
– Euskaraldiaren abestia ikasi eta grabatu.
– Mintzatratuak (bi lagunen arteko konpromisoa euskara erabiltzeko),
– Hiztegi Kutxa (kutxa batean sartu eta gero haiekin lan egiten duten euskarazko hitz berriak identifikatzea)
– Mahai jolasak
Programazioari amaiera emateko, Eragintzako euskararen erabilerari buruzko mintzodromoa egingo da (gai bati buruzko elkarrizketarako topaketa), erabiltzaileen eta profesionalen artean euskararen erabilera sustatzen lagun dezaketen ekintzak identifikatzeko.





