Eragintzak Bizkaiko PEOk antolatutako Psikologia Kalean IV. Edizioan parte hartu du. Ekintza honen helburua psikologia eta honek herritarrei eskain diezaiekeena hurbiltzea da, hainbat hitzaldi eta tailerren bidez.
Helburu honekin, maiatzaren 29tik ekainaren 5era, 45 profesionalek tailerrak, hitzaldiak eta simulakroak eskainiko dituzte Bilbon, Barakaldon, Zallan eta Abadiñon.
Esparru honetan, Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak (PEO Bizkaia) sortutako Psikologia Sariak banatu dira, Psikologiari eragile eraldatzaile gisa egindako ekarpenagatik erreferentziazko profesionalak nabarmentzen dituzten erakundeak, entitateak, enpresak edo pertsonak aitortzeko.
Eragintzatik zorionak ematen dizkiegu saritutako pertsonei, bai eta Bizkaiko Psikologia Elkargoari ere, ekimen honengatik eta eskaintzen digun laguntza guztiagatik.





